2024an 100 urte betetzen ditugu
Esanguratsua da, eta kontuan hartu beharrekoa Eibarko Klub Deportiboaren eibartartasuna, herritarrekin eta herritarrentzat egin duen lana. Kulturan zein kirolean.
1924ko urtarrilaren 30 hartatik gaurdaino, Eibarko kultura eta kirola bultzatzea izan da gure zeregin nagusia.
Momentu eta egoera bakoitzera egokitzen jakin du Klubak.
Pertsona asko, aktibitate gehiago, eta ahaztu ezinezko bizipenak izan dira Deportiboaren 100 urteko historia honetan.
Horregatik, oso inportantea da, eta izaten ari da, gure historiaren atal eta pasarte ezberdinak jasotzea.
Formato ezberdinetan jasotako historia: testuak, irudiak, kartelak, ahozko testigantzak, hemeroteka,.... Bertan jasotzen diren argazki eta dokumentuen irudiak BY NC ND lizentziari lotuak daude.
Hainbeste da sortu den materiala, non erarik praktikoenean antolatzen saiatu garen, intereseko informazio modu errazean aurkitu eta kontsultatu ahal izateko.
Hona hemen Eibarko Klub Deportiboaren artxiboa.
Herritarrei erakustea nahi diegu, Deportiboaren 100 urteko zatitxoa baino ez den bilduma hau herritarren eskura utziz.
100 urte betetzen ditugun honetan, Klubaren jardunak aurrera jarraituko du eta artxibo hau elikatzen jarraitzea gure eginkizunetariko bat izango da, jaso gabe ditugun materialak batuz, eta sortzen diren berriak gehituz.
Artxiboaren proiektua ez da iraganera eta pasatako historiara begiratzeko asmo hutsarekin jaio.
Pozik gaude iraganarekin, baina etorkizunari ilusioz begiratzen diogu. Jarraitu dezagun bidea egiten.
Jarraitu dezagun bide horren artxiboa osatzen.